Testuingurua
RAVELLI: Emmanuel Ravelli neu naiz.
FLYWHEEL: Orduan ez da harritzekoa bere aurpegia gogoraraztea.
Baina berriz ere badiotsut: bere antz izugarria duzu, bai horixe!.
RAVELLI: Eh! oraindik ez dugu diruaz hitz egin!.
FLYWHEEL: Bai. Zoragarria da, ezta? Tratu bat egingo dugu: nik ez dut diruaz tutik ere esango, eta trukean zuk ez duzu kontua aipatuko. Ados?.
RAVELLI: Ongi da, baina nik diru gehiago nahi dut.
FLYWHEEL: Baduzu esperientziarik? RAVELLI: Bai.
Musikoa izan naiz hamabost urtetan.
FLYWHEEL: Eta zenbat ateratzen duzu orduko? RAVELLI: Jotzen badut, hamar dolar.
FLYWHEEL: Eta jotzen ez baduzu? RAVELLI: Orduko hamabi dolar.
FLYWHEEL: Hori hobeto dago.
RAVELLI: Ah! Eta entsaiatzeagatik prezio berezia egiten dut: hamabost dolar orduko.
FLYWHEEL: Eta ez entsaiatzeagatik? RAVELLI: Bah! Hori ezingo zenuke zuk ordaindu.
Atera kontu: Entsaiatzen badut ez dut jotzen.
Eta jotzen ez badut, horrek prezioa igotzen du....
FLYWHEEL: Nahikoa da. Hara zer egingo dugun: astean sei dolar emango dizut, eta zuk zeure bazkaria ekarriko duzu; hobe oraindik, astean sei dolar eta nire bazkaria ere ekarriko didazu.
RAVELLI: Eta astean sei dolarrekin bizi daiteke?.